GAZTE KLUBEKOEN ERREZETAK

Gailetak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 20a, 09:00

Gazte Klubeko kide Jugatz Fernandezek ondoko errezeta hau bidali digu, gaileta goxo-goxoak egiten ikasteko. 

Urratsak

  1. Gurina biguna dagoenean, azukrearekin nahastu behar da.
  2. Arrautza botako diogu gero, eta, ondoren, irina eta legamia.
  3. Guztia ongi nahastu eta hozkailuan sartu, sei orduz.
  4. Denbora hori pasa ostean, hasiko gara forma desberdineko gailetak egiten.
  5. Gailetak dekoratzeko, txokolatea eta marmelada erabili ditut.