Horien arabera, Euskal Antonimia Erkidegoan 15 kutsatu berri erregistratu dituzte; hiru Araban eta hamabi Bizkaia. Hortaz, guztira 13.409 PCR kasu positibo batu dituzte dagoeneko; 2.312, Gipuzkoan, 2.975, Araban eta 7.531, Bizkaia.
Serologia (test azkarrak) bidez, ordea, 143 egiaztapen egin dituzte azken orduetan, eta guztira, 5.487 batu dituzte gaurdaino.
Datuen arabera 184 pertsona osatu dira (edo ospitaleko alta jaso dute), eta kutsatu kopuru totalaren gehiengoa, %86,7a dagoeneko sendatu da edo ospitaleko alta jaso dute. Sendatu ez direnak, aldiz, %5,5 dira, 1.039 hain zuzen. Atzo hildako hiru pertsonak kontuan hartuta, guztira 1.470 pertsona hil dira koronabirusagatik (%7,8).
Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleei dagokienean, atzo baieztatutako hamabost positiboetatik lau solairuko gelatan ospitaleratu dituzte, eta Zaintza Intentsiboko Unitatean, berriz, 45 lagun daude.