Norberak bere etxetik, lau haizetara

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 19a, 11:24
Alboka abesbatzak Ama Brigitarren komentuan eskainitako emanaldi bat, koronabirusaren krisia lehertu aurretik.

Konfinatuta egonda ere, Alboka abesbatzak ez ditu entseguak alde batera utzi, eta, bakoitzak bere etxetik, jarraitu dute euren sentimenduak musikaren bidez adierazten. Bideo eder hau ere egin dute, Mikel Laboaren 'Martxa baten lehen notak' interpretatuz.