Zuzeneko formakuntza telematikoaren eskaintza egin du KZ Guneak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 18a, 17:00

Bideo-deien bidez egingo dituzte saioak, eta taldeak murriztuak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek

KZgunean herritarren prestakuntzaren aldeko apustua egiten jarraitu nahi dute, eta horregatik, formakuntza modalitate berri bat abiarazi dute. Hezitzaileek eskainitako zuzeneko prestakuntza, bideo-deien bidez (bi orduko bi saio) eta 4-6 pertsonako talde murriztuentzat. Interesatuek etxetik atera gabe parte hartu ahal izango dute.

Izena eman nahi duten herritarrek, inprimakia bete beharko dute, eta honako hiru datu eskatuko zaizkie: datu pertsonalak eta harremanetarako datuak; lehentasunezko ordutegia eta hizkuntza eta intereseko ikastaroak. 

Izena eman duten herritarrek bi mezu elektroniko jasoko dituzte, ikastaroaren hasierako data eta ordutegiarena lehena, eta bideo-deira sartzeko estekarena bigarrena.

Informazio gehiago nahi duenak, hiru bide ezberdin ditu: www.kzgunea.eus helbidea bisitatuz, 945 016 100 telefono zenbakira deituta, edota kzc@kzgunea.net helbidera mezu bat idatzita.