Data berri horretan parte hartu ezin dutenek ezeztatu dezakete izen-ematea, ekainaren 20ra arte. Mezu bat bidali beharko dute info@flygroupnet.com helbide elektronikora. Hainbat gauza zehaztu beharko dituzte: txirrindulariaren izen-abizenak eta NAN zenbakia: Horrez gain, BTT Lasarte-Oria izen-ematearen itzultzea kontzeptua idatzi behar dute. Antolatzaileek ordaintzeko erabilitako kontura bueltatuko dute dirua.
Izen-emateak apirilean agortu ziren, baina baliteke berriz irekitzea ekainaren 21ean, baldin eta apuntatuta dagoen parte-hartzaileren batek baja ematen badu.