Astelehenean sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoan itxialdia aritzeko lehen fasean. Datorren asteburuan erabakiko dute bigarrenera pasatzeko baldintzak betetzen diren, baina aurretik, Iñigo Urkullu lehendakariak hainbat moldaketa egin dizkie datozen egunetan indarrean jarraituko duten neurriei.
Labur esanda, bizilekuko udalerrira eta ondoko herrietara mugatzen zen jarduera eremua lurralde osora zabaldu da gaur.
- Herritarrek bizilekua duten lurralde historikoan mugitzeko aukera izango dute.
- Jarduera fisikoa eta kirola egin daiteke bizilekua ezarritako lurralde historikoan segurtasun, osasun eta higiene neurriak errespetatuta.
- Kudeaketa pribatuko atari zabaleko kirol azpiegiturak erabilgarri izango dira lurraldean bizitokia duten guztientzat; baita gimnasio pribatuak ere, kirola bakarka egiteko, aurrez hitzordua eginda.
Gauza bera ondoko udalerria beste probintzia batean duten herrien kasuan ere.