Gazteklubeko gazteek bingoan jolastuko dute gaur, telematikoki

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 15a, 08:53

Gazteklubeko gazteek bingoan jolasteko aukera izango dute bihar. Bideo-dei bidez egingo dute saioa

Aurreko astean magiaz zertxobait gehiago ikasi eta trebatzeko aukera izan zuten Gazteklubeko erabiltzaileek. Aste honetarako, berriz, beste hitzordu erakargarri bat prestatu du Ttakun Kultur Elkarteak: bingoa. Biharko jarri dute zita, arratsaldeko 18:00etarako.

Adinka antolatu dituzte saioak, eta baita bideo-deiak egiteko plataformako helbideak ere. LH3 eta LH4ko gaztetxoek  https://meet.jit.si/GazteKlubaLH3-4 helbidea erabiliko dute. Saioan parte hartzeko papera, errotulagailuak edo margoak eta arkatza eskura izatea gomendatu dute antolatzaileek. 

LH5 eta LH6koentzat, berriz,  https://meet.jit.si/GazteKlubaLH5-6 helbidea sortu dute, eta bertan parte hartu nahi duten gazteek, hainbat material izan beharko dituzte prest: papera, errotulagailuak edo margoak eta arkatza.

Antolatzaileek jakinarazi dute ordenagailuaren, sakelakoaren edo tabletaren bidez konektatu daitezkeela gaztetxoak saiora.