Ez dute kasu berririk baieztatu Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 14a, 14:55

Ez herrian, ezta Beterri-Buruntza eskualdean ere ez dute kasu berririk baieztatu azken 24 ordutan

Egunero bezala, orain gutxi jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak datuen azken eguneraketa –atzo arratsaldeko 20:00etara arte bildutakoak–. Euskadin 38 kasu berri baieztatu dituzte PCR testen bidez; horietatik hiru Gipuzkoan; bost, Araban eta 30 Bizkaian. Test azkarren bidez egiaztatutako kasu berriak, ordea, 180 dira. 

Herrira etorrita, Osakidetzako azken datuen arabera, ez dute kasu berririk egiaztatu Lasarte-Orian azken 24 orduetan, ezta Beterri-Buruntza eskualdean ere. Hortaz, Koronabirusak 49 lasarteoriatarri eragin die orain arte.

Hauek dira datuak, herriz herri: 

  • Hernanin, 55 kasu.
  • Lasarte-Orian, 49 kasu.
  • Andoainen, 45 kasu.
  • Astigarragan, hogei kasu.
  • Urnietan, hemezortzi kasu.
  • Usurbilen, 11 kasu.

Azken 24 ordutan 12 heriotza eragin ditu COVID-19ak, eta guztira, hiru lurraldeak kontuan hartuta, 1.454 hildako izan dira gaur arte.

Ospitaleratutako pertsonen kopurua 415ekoa da, atzo baino bost pertsona gutxiago; horietatik 360 solairuko geletan eta 55, berriz, Zaintza Intentsiboetako Unitatean.

Erlazionatuak