Itxialdi garaian ere, uhinak elkargune

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 14a, 09:30

Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko irakasle eta ikasleek 30 minutuko irratsaioa 
egiten dute, egunero. Eduki ezberdinak lantzen dituzte, eta eskolarekiko 
harremana izateko baliabide gisa erabiltzen dute. Dei egin diete, herritarrei, 'Esazu irratia' entzutera animatu daitezen

Osasun larrialdia dela-eta, azken hilabeteotan, Sasoeta-Zumaburuko ikasleek ere ezin izan dute ikastetxea joan , baina  izaten ari dira elkarren berri. Modu berezi batean, gainera: uhinen bidez. Hain zuzen ere, bada denbora bat, 'Esazu irratia' sortu zutela, eta, orain, berriro ere martxan jarri dute.

Irakasle eta ikasleek parte hartzen dute irratsaioan, eta askotariko edukiak lantzen dituzte; errezetak, ipuinak eta elkarrizketak, besteak beste.

Helburu zehatz batekin jaio zen irratia; familia eta ikasleen euskararen ahozkotasunean trebatzeko hain zuzen, eta ari dira horretan. Horrekin batera, ikas komunitatearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari jarraipena emateko baliagarri zaie irratsaioa. Itxialdi garai honetan, egunero egiten dute saioa, 105.5 FM sintonia, goizeko 10:00etatik 10:30era.

Entzuteko deia, herritarrei
Ikastetxeko ordezkariek irratsaioa entzutera animatu nahi dituzte lasarteoriatarrak. Herri guztian entzun daiteke, eta ikastetxearen web orrialdearen bidez ere eskuratu dateke irratsaioaren lotura, jarduerak atalean ( http://www.sasoeta-zamaburu.hezkuntza.net/eu/irratia ).