Datuen eguneraketa egin du Osakidetzak, astearteko datuak bilduta –atzo arratsaldeko 20:00etara artekoak–. EAEn 73 pertsona gehiagok gainditu dute koronabirusa –14.986k orotara, hamar gaixotatik zortzik–. Hamar eritatik bat osatzen ari da oraindik, eta kutsatuen %8 zendu egin da –1.442 pertsona guztira, hamahiru azken 24 orduetan–.
Kopuru, zifra eta portzentajeak ikuspegi lokalago batetik behatuta, nabarmentzekoa da Lasarte-Orian ez dela Covid-19 kasu berririk egiaztatu azken 24 orduetan, Osakidetzaren txostenaren arabera, eta Beterri-Buruntza eskualdean ere ez. Hauek dira datuak, herriz herri –Tokikomek ondutako grafika hauetan kontsulta daitezke eskualdeko datuak, xeheago–:
- Hernanin, 55 kasu.
- Lasarte-Orian, 49.
- Andoainen, 45.
- Astigarragan, hogei.
- Urnietan, hemezortzi.
- Usurbilen, 11.