Ekainaren 5era arte, eta telematikoki

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 13a, 10:59

Lasarte-Oriako Udaleko Kultura batzordeak moldatu egin ditu 2020ko literatur lehiaketetako oinarriak, koronabirusak eragindako egoera dela eta. Parte hartu nahi dutenek ezingo dituzte lanak presentzialki aurkeztu Manuel Lekuona Kultur Etxean. Ekainaren 5ean itxiko dute epea antolatzaileek, ostiralarekin, gaueko hamabietan.

Alerta egoera eta Covid-19a direla kausa, Kultura batzordeak erabaki du aldaketa batzuk egitea 2020ko literatur eta poesia lehiaketen oinarrietan. Luzatu egin du lanak aurkezteko epea, ekainaren 5era arte, ostiralez. Gaueko hamabietan itxiko da epea.

Parte-hartzaileek ezingo dituzte lanak presentzialki aurkeztu kultur etxean, antolatzaileek erabaki baitute aukera ez ematea. Dena den, helduek bidal ditzakete lanak posta zertifikatu bidez. Helbide elektroniko honetara ere bidali ahalko dituzte idazlanak parte-hartzaile guztiek, gaztetxo zein helduek: literatur.lehiaketak2020@lasarteoriasarean.eu

Lasarte-Oriako Udalak hemen eskegi ditu lehiaketen oinarriak eta partehartze fitxak

Erlazionatuak

Literatur sariak 2019

Iñigo Gonzalez Sarobe 2019 aza 23 Kultura