Osakidetzak jakinarazi ditu gaur ere COVID-19ari lotutako azken datuak. Horien arabera, azken 24 ordutan PCR proben bidez 11 positibo berri atzeman dituzte EAEn, eta horiek kontuan hartuta, 13.178 dira hiru lurraldetan baieztatutako kasuak. Bizkaian zazpi positibo berri erregistratu dituzte, eta guztira 7.643 dira COVID-19ak eragindako pertsonak. Araban, berriz, hiru positibo berri izan dira azken 24 ordutan, eta guztira 3.262. Gipuzkoan, ordea, positibo berri bakarra izan da, eta guztira 2.271.
Test azkarren bidez, ordea, 158 egiaztapen baieztatu dituzte, 7.264 guztira. Hortaz, PCR eta Test azkarren bidez batutako positiboen kopuru totala 17.840koa da, atzo baino 131 gehiago. Horrekin batera jakinarazi dute kopuru total horretatik %83,6a "berreskuratuta edo alta emanda daudela".
Hildakoei dagokienean, 6 heriotza berri erregistratu dira azken 24 ordutan, eta, guztira 1.429 dira hiru lurraldetan koronabirusak eragindako heriotzak.
Ospitaleratuei dagokienean, berriz, atzo baino hiru pertsona gutxiago daude ospitaleratuta; guztira 435 daude plantan ospitaleratuta; horietatik 364 solairuko gelatan eta 71 Zaintza Intentsioboen Unitatean.
Lasarte-Orian, atzokoaren egoera bera da gaurkoa; hortaz, 50 dira koronabirusak eragindako herritarrak.