Hondakin organikoaren poltsak zaborrontzi barrura bota behar direla gogorarazi du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 12a, 13:30

Herritarrak hondakin organikoaren poltsak zaborrontzi marroiaren gainean uzten ari direla jabetu da Lasarte-Oriako Udala

Lasarte-Oriako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die hondakin organikoaren poltsak behar bezala itxita eta edukiontzi marroiaren barruan utzi behar direla. Hori horrela egin ezean, gainerako herritarrei "eragozpenak" sortzen zaizkiela azaldu du udalak, eta gaineratu du karraskariak agertzea "errazten" dela.

Zaborrontzi marroiak irekitzeko txartel elektronikoa behar da, eta hori ez duenak udalean eskuratu dezake. Gainera, informazio gehiago nahi duenak Hirigintza, Obrak eta Ingurumena departamentura dei dezake; 943 37 61 89 telefonora.

Herritarren batek edukiontzi marroiaren tapa irekitzeko arazoak baditu udalari lehenbailehen jakinarazteko eskaera egin dute. Abisua emateko 943 37 60 55 telefonora deitu daiteke, edo zerbitzuak@lasarte-oria.eus posta elektronikora idatziz; baita ere "HonKonpon" aplikazioaren bitartez.