Pertsona, langabetu eta familientzako informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan du Beterri-Buruntzak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 12a, 11:00
Argazkia: Beterri-Buruntza

Zerbitzuaren helburua herritarrek enplegu arloan eta diru-laguntzen inguruan dituzuen kontsulta espezifikoei erantzuna eman eta egoera bakoitzaren arabera jarraitu beharreko prozedura eta jarraibideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematea da

Pertsona, langabetu eta familientzako informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan, eta zerbitzu honen bidez, bi kontsulta mota egin ahalko dituzte interesatuek:

  • Enplegu orientazioa eta hainbat kudeaketa izapidetzeko laguntza teknikoa: Enpleguarekin lotura duten zalantzak (langabezia edo DSBE/RGI eskaera edo berritzea, ERTEi buruzko kontsultak...) argitu eta tramite ezberdinak aurrera eramateko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza teknikoa emateko zerbitzua.

 

  • Diru-laguntza eta neurriei buruzko informazio eta aholkularitza zerbitzua: Alarma-egoeraren eraginpean dauden pertsonei eta familiei zuzendutako neurriei, laguntza ekonomikoei eta gizarte-laguntzei buruzko informazioa eta aholkularitza zerbitzua.

 

Zerbitzuaren inguruko informazio gehiago eskuratu nahi duenak Beterr-Buruntzaren ataria . Telefono zenbaki bat ere jarri dute :  688 774 650  zenbakira deitu daiteke, 09:00tatik 13:00etarako ordutegian.