Beste kasu bat egiaztatu dute Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 11a, 14:44

Azken 24 ordutan 5 pertsona hil dira Euskadin

Osakidetzak jakinarazi ditu gaur ere COVID-19ari lotutako azken datuak. Horien arabera, azken 24 ordutan PCR proben bidez 11 positibo berri atzeman dituzte EAEn, eta horiek kontuan hartuta, 13.167 dira hiru lurraldetan baieztatutako kasuak; 7.636, Bizkaian; 3.259, Araban eta 2.272, Gipuzkoan.

Hildakoei dagokienean, 5 heriotza berri erregistratu dira azken 24 ordutan, eta, guztira 1.423 dira hiru lurraldetan koronabirusak eragindako heriotzak. Horiekin batera ere jakinarazi dituzte sendatuen kopuruak; azken datuen arabera 72 pertsonek hartu dute alta, eta guztira 14.718 dira osatu diren pertsonak. Ospitaleratuei dagokienean, berriz, 7 pertsona berri daude plantan ospitaleratuta (guztira 6.368) eta Zaintza Intentsiboen Unitatean, berriz, atzo baino 4 gutxiago; guztira 70.

Lasarte-Orian beste kasu bat egiaztatu dute; hortaz, orain arteko datuen arabera 50 dira koronabirusak eragindako herritarrak.

Erlazionatuak