Hamaika kasu berri egiaztatu dituzte Beterri-Buruntzan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 9a, 13:40

Azken 24 orduetan 53 positibo berri eta 214 kasu egiaztatu dituzte. Ezagutarazi diren 267 kasu horietako bat, lasarteoriatarra da. 

Ostiralean bildutako emaitzekin osatutako eguneraketa aurkeztu du eguerdian Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Nekane Murgak. Azken 24 orduetan 53 positibo berri atzeman dituzte, bederatzi, Gipuzkoan; hamar, Araban; eta 34, Bizkaian. Horrekin batera, 214 kasu egiaztatu dituzte test azkarrarekin. 267 positibo berri horietako hamaika Beterri-Buruntzakoak dira: Bost, Hernanin; hiru, Astigarragan; eta bana Lasarte-Orian, Urnietan eta Andoainen. Eskualdean metatutako positiboak 193 dira, hala banatuta:

  • Hernani: 55
  • Lasarte-Oria: 46
  • Andoain: 44
  • Urnieta: 18
  • Astigarraga: 19
  • Usurbil: 11

Euskal Autonomia Erkidegoan 17.553 kutsatu egiaztatu dituzte pandemia hasi zenetik. Lurraldeka hala banatu dira eragindakoak: 2.987 kasu, Gipuzkoan; 4.604, Araban eta 9.962, Bizkaian. Horietako, %79,7a osatu da, jada. Hildakoak, aldiz, 1.403 dira, bezperan baino 13 gehiago. Ospitalean, berriz,  401 lagun daude,Gipuzkoan, 83.

Erlazionatuak