Bi kasu berri Lasarte-Orian, guztira, 45

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 8a, 15:48

Beterri-Buruntzan 8 kasu berri atzeman dituzte azken 24 orduetan. EAEn, berriz, 60 izan dira egiaztatutako positiboak

COVID-19ak kutsatutako lasarteoriatarren kopuruak gora egin du berriro. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gaurko txostenak bi kasu berri gehitu ditu herrian. Hala, 45 dira pandemia hasi zenetik kutsatutako herritarrak, nahiz eta ezin den jakin egun gaixo dauden edo osatu diren. Beterri-Buruntzan, guztira, zortzi gehitu dituzte azken 24 orduetan. Herriko biez gain, Usurbilen beste bi eta Andoain, Astigarraga, Hernani eta  Urnietan bana izan dira. Metatutako positiboak 182 dira. 

  • Hernani: 50
  • Lasarte-Oria: 45
  • Andoain: 43
  • Urnieta: 17
  • Astigarraga: 16
  • Usurbil: 11

Pandemia hasi zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoan 122.730 PCR eta 70.314 test azkar egin dituzte. Atzo, 8.018. Horien bidez, 60 positibo berri egiaztatu zituzten PCR bidez eta 401 kasu atzeman test azkarrekin. Egiaztapenen gehienak, 53, Bizkaikoak dira; 6, Arabakoak eta bakarra Gipuzkoa. Horiek batuta, 17.286 eragindako daude. Lurraldekako banaketa honakoa da. 

  PCR Test azkarrak GUZTIRA
Araba 3.242 1.279 4.521
Bizkaia 7.600 2.214 9.814
Gipuzkoa 2.250 701 2.951
  13.092 4.194 17.286

Kutsatutako kopuru horretatik, %78,3 osatu dira, 13.540 lagun. Hildakoak, berriz, 1.390, atzoko zazpi heriotzak batuta. Ospitalean 493 pertsona daude, 77 ZIUn. 

 

Erlazionatuak