Magian trebatzeko aukera izango dute bihar Gazteklubeko gaztetxoek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko maiatzaren 7a

Teknologia berriek lagunduta, bideo dei batean parte hartuz egingo dute magia saioa

Magiaren munduaz gehiago ikasteko aukera izango dute Lasarte-Oriako gazteek bihar. Gazteklubak saioa antolatu du arratsaldeko 18:00etarako, eta teknologia berriak baliatuz, bideo-dei bidez egingo dute saioa.

Adinka antolatu dituzte saioak, eta baita bideo-deiak egiteko plataformako helbideak ere. LH3 eta LH4ko gaztetxoek  https://meet.jit.si/GazteKlubaLH3-4 helbidea erabili beharko dute. Saioan parte hartzeko karta-sorta bat eta eraztuna prest edukitzea gomendatu dute antolatzaileek. 

LH5 eta LH6koentzat, berriz,  https://meet.jit.si/GazteKlubaLH5-6 helbidea sortu dute, eta bertan parte hartu nahi duten gazteek, hainbat material izan beharko dituzte eskura: papera, txotxa (luzea bada hobe), arkatza, billetea eta karta-sorta.

Antolatzaileek jakinarazi dute ordenagailua, sakelakoa edo tableta erabili daitekeela saioan parte hartzeko helbideetara konektatzeko, eta inork edozein zalantza edota informazioa eskatzeko 695785392 telefono zenbakira idatzi edo deitu dezake.