EMOZIOEN ARGAZKI LEHIAKETA

Amaraun Klubeko gaztetxoek sari ederrak jaso dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 8a, 09:30

Diana Garcia eta Ane Jimenezek ipuin bana jaso dute Maite liburudendan, nahi dutenean gustura irakurtzeko. Amaraun klubaren emozioen argazki lehiaketan parte hartu dute biek, maitasuna edota beldurra bezalako sentimenduak irudikatuz. Poz-pozik jaso dituzte biek sariak.

Atzo eguerdiko hamabietan joan zen Diana Garcia Maite liburudendara, neba-arreba eta aitarekin batera. Sari bat zeukan zain bertan: ipuin eder bat, zorro batean bilduta, bere argazki eta guzti. Pozarren jaso zuen gaztetxoak. Handik ordu erdira joan ziren Ane Jimenez eta bere ama, merezitako saria jasotzera. Biek parte hartu dute Amaraun klubak antolatutako emozioen argazki lehiaketan. Ugaldetarrek ere bai, baina Lasarte-Orian bizi ez direnez, beranduago joango dira ipuinaren bila, Espainiako Gobernuak herri batetik bestera joatea baimentzen duenean.

Erlazionatuak

Emozioak irudikatzen

Txintxarri Aldizkaria 2020 api 23 Kultura