Atzo baino 11 kasu gutxiago erregistratu ditu Osakidetzak EAEn: 280 guztira atzo. Horietako bat, Lasarte-Orian: 43. positiboa da, neurketak egiten hasi zirenetik –martxoaren 22an atzeman zuten aurreneko kasua herrian, datu ofizialen arabera–. Erakunde horrek ez du jakinarazten zenbat lasarteoriatar sendatu diren honezkero, zenbat ari diren osatzen, eta zenbat hil diren, norbait zendu bada Covid-19agatik. Beterri-Buruntza eskualdean beste lau kasu berri detektatu dituzte azken 24 orduetan –asteazken arratsaldeko zortziak arteko datuak jaso dituzte azken eguneraketan–: bi Astigarragan, eta bana Usurbilen eta Hernanin. Horiekin, 174 dira eskualdeko positiboak.
EAEko hiru lurraldeetan 8.017 proba egin dituzte: 4.014 test azkar eta 4.003 PCR. Esan bezala, 280 kasu positibo atzeman dituzte. Negatibo eman du aztertuen %96ak. Neurketak egiten hasi zirenetik 16.959 positibo atzeman dituzte: Bizkaian 9.627; Araban 4.480; eta Gipuzkoan 2.852.