Goiegiko tuneleko hormigoia konpontzeko lanak hasi dira gaur

Txintxarri Aldizkaria 2020ko maiatzaren 7a

Lanetarako prestaketak egiten ari dira gaur goizean beharginak.

Tunelaren hormigoia konpontzeko lanen ondorioz, erri bat itxia egongo da. Lanek bi aste eta erdi irautea aurreikusten da.

Bi aste eta erdiz N-1 autobiaren azpitik pasatzen den tuneleko hormigoia konpontzeko lanak egingo dira. Gaur hasi dira lanean.

Lanek eragozpenak eragingo dituzte Goiegi ondoko tunelean trafikoko errei bat itxi beharko baita. Eremu horretan beraz, txandakako pasoa emango da obrako semaforoen bidez. Lanen ordutegia 8:00etatik 18:00etara izango da, astelehenetik ostiralera.

Lasarte-Oriako Udalak jakitera eman duenez, Goiegiko hormigoi konponketa lana Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen Gipuzkoako Bide-Sareko Estrukturak Konpontzeko Kanpainaren barrukoa da.