Hirugarren egunez jarraian, Lasarte-Oriako kutsatuen kopurua bere horretan mantentzen da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 6a, 14:45

Euskal Autonomia Erkidegoan, 291 kasu berri egiaztatu ditu Osakidetzak, eta azken 24 ordutan 11 heriotza berri erregistratu dira, eta guztira 1.364 hildako eragin ditu koronabirusak 

Koronabirusaren hedapenaren inguruko datuen eguneraketa jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaen Osasun Sailak. Atzo 20:00ak arteko datuekin osatu dute gaurko txostena

Horren arabera, 16.679 kutsatu daude EAEn: 2.821, Gipuzkoan; 9.461, Bizkaian eta 4.397, Araban.
Asteartetik asteazkenera 291 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 53; Bizkaian, 118 eta Araban, 120. Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 11 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 1.364 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. 

Lasarte-Orian, berriz, ez dago kutsatu berririk. Hortaz, guztira, 42 herritar dira COVID-19arekin kutsatuta dauden herritarrak.

Jakinarazi dutenez, 584 pertsona daudela ospitaleratuta, horietatik 504 solairuko gelatan eta 80 Zaintza Intentsiboetako Unitatean.

Erlazionatuak