Michelingo zuzendaritzak aldi baterako lan erregulazio berri bat iragarri du. Espainiako lantegi guztiei aplikatu asmo dietela jakinarazi dute, hortaz, bete-betean eragiten dio horrek Lasarte-Oriako lantegiari ere. "Produkzio arazoak" argudiatuta eman dute erabakiaren berri.
Ez da Michelinek aplikatzen duen lehen lan erregulazioa. Hain zuzen ere, koronabirusak eragindako egoeraren aurrean, ekoizteko lehengai eta material faltagatik aplikatu zuten lehena zenbait lantegietan, tartean Lasarte-Oriakoan, eta apirila erdialdean itzuli zen lantaldearen zati bat, berriz ere lanera, hainbat astez itxita egon eta gero.
Datozen egunetan zabalduko dute negoziazioetarako epea.