Gure herrian 42 pertsona kutsatu ditu koronabirusak, Osakidetzak egunero eskaintzen dtuen datuen arabera. Ez dute zehazten, ordea, horietatik zenbat sendatu edo zendu diren osasun krisia lehertu zenetik –martxoaren 22an atzeman zen aurreneko positiboa gurean–. Azken 48 orduetan ez dute kasu berririk atzeman gurean. Beterri-Buruntza eskualdean ere ez.
Beste 180 kutsatu
EAEn 16.246 pertsona kutsatu dira guztira: 9.351 Bizkaian, 4.288 Araban eta 2.787 Gipuzkoan. Osakidetzaren datuen arabera –atzo arratsaldeko zortziak arte bildutakoak–, 180 kasu berri atzeman dituzte 24 ordutan, eta 4.598 proba egin, PCR motakoak eta test azkarrak.