Ez dago kutsatu berririk Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 4a, 15:00

Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira 16.246 kasu positibo, eta azken 24 ordutan 12 heriotza berri erregistratu dira, eta guztira 1.341 hildako eragin ditu koronabirusak.

Koronabirusaren hedapenaren inguruko datuen eguneraketa jakianrazi du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Atzo 20:00ak arteko datuekin osatu dute gaurko txostena

Horren arabera, 16.246 kutsatu daude EAEn: 2.778, Gipuzkoan; 9.251, Bizkaian eta 4.217, Araban.

Lasarte-Orian, berriz, ez dago kutsatu berririk. Hortaz, guztira, 42 herritar dira COVID-19arekin kutsatuta daudenak.

Jakinarazi dutenez, 617 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 530 solairuko gelatan eta 87 Zaintza Intentsiboetako Unitatean.

Erlazionatuak