Maiatzeko lehen igandea da gaur eta erromeria esan nahi du horrek. Aurten, tamalez, Lasarte-Oriako baserritarrek eta herritarrek ezingo diote Azkoteko Santa Krutz ermita inguruan elkartzeko ohiturari eutsi. Ez beti bezala, bederen. Ttakun Kultur Elkarteak bideo berezi bat prestatu du digitalki, urrutitik, etxetik, eta beste modu batean erromeriaz gozatzeko. Ttirriki Ttarraka musika eskolako lagunek ere bat egin dute egitasmoarekin, ondoen egiten duten hori emanda: musika. Haiek pandero eta trikitixarekin egin duten bezala, etxetik festaz gozatu nahi baduzu, sakatu botoiak!