Kalera bueltatzeko arratsaldea nahiago izan dute herritar askok. Txaloen hitzorduaren ondoren, iluntzen hasi aurretik, paseora, korrika egitera, patinetan ibiltzera... irten dira; baita txakurrekin ohi baino urrutiago joateko ere. Maskararekin batzuk, gabe, beste asko; bide bera jarraitu arren, pilaketa handirik ez da izan.