Ez dute koronabirus kasu berririk atzeman Lasarte-Orian azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 30a, 15:05

Osakidetzak emandako datuen arabera, 161 kasu atzeman dituzte Beterri-Buruntzaldean orain arte. Iturria: Tokikom.

Osakidetzak egunero-egunero eskaintzen dituen datu ofizialen arabera, Lasarte-Orian 39 pertsona kutsatu ditu koronabirusak. Beterri-Buruntzaldea eskualdeko hirugarren kopuru altuena da hori. EAEko hiru lurraldeetan 381 positibo berri atzeman dituzte, 462 pertsona sendatu dira eta 22 hil.

15.519 kasu daude guztira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: 3.962, 8.844 eta 2.713, hurrenez hurren. Azken 24 orduetan 9.645 proba egin dituzte, Osakidetzaren txostenean ikus daitekeenez.

Ia 16.000 pertsona horietatik 10.936 sendatu dira, hamar kutsatutik zazpi, hain zuzen. 1.296 pertsona hil egin dira (kasuen %8,4), eta beste 3.287k oraindik ez dute Covid-19a gainditu.

161 kasu eskualdean

Beterri-Buruntzaldean 161 koronabirus kasu atzeman dituzte orain arte; azkeneko biak, azken 24 orduetan; Hernanin eta Urnietan bana. Erlazionatutako albistean ikus daitezke datuak xeheago. Herriz herri, hauek dira zifrak:

  • Hernanin, 47 kasu.
  • Andoainen, 42.
  • Lasarte-Orian, 39.
  • Urnietan, hamalau.
  • Astigarragan, hamabi.
  • Usurbilen, zazpi.
Erlazionatuak