ZUZENEKO EMANALDIA

'Gartxot' filma, TXINTXARRIren atal digitalean ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 29a, 20:00

Euskarazko bi filmen emisio bateratua. Horixe da Euskaraldiak martxan duen Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat eginez, EiTB, TOKIKOM eta Topagunearen eskutik gauzatuko den proposamena. TOKIKOM toki komunikabideen bateragunea eta EiTBren arteko akordioa izan da proposamenari oinarria eman diona. Akordio horren ondorioz, datorren asteazkenean, apirilak 29, euskarazko bi film ikusi ahal izango dira euskarazko toki telebistetan eta ETB3 katean, aldi berean, baita txintxarri.eus atari digitalean ere.

Filmak, esan bezala, aldi berean emitituko dituzte: 16:00etan, Elkano: lehen mundu bira eman dute, eta, ordubete barru berriz, 21:00etan, Gartxot.

'Gartxot': konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko Bardoa liburutik abiatutako komikia.

'Elkano: lehen mundu bira': lehen mundu bira berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia.