Kutsatu berri bat erregistratu dute Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 29a, 13:41

Euskal Autonomia Erkidegoan, 686 kasu berri egiaztatu ditu Osakidetzak, eta azken 24 ordutan 19 heriotza berri erregistratu dira, eta guztira 1.274 hildako eragin ditu koronabirusak.

Koronabirusaren hedapenaren inguruko datuen eguneraketa jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Atzo 20:00ak arteko datuekin osatu dute gaurko txostena. 

Horren arabera, 15.138 kutsatu daude EAEn: 2.667, Gipuzkoan; 8.607, Bizkaian eta 3.864, Araban.
Asteartetik asteazkenera 686 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 153; Bizkaian, 393 eta Araban, 137. Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 19 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 1.274 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. 

Lasarte-Orian, berriz, kutsatu berri bat erregistratu du Osakidetzak azken 24 ordutan, hortaz, 39 herritar dira COVID-19arekin kutsatuta daudenak.

Atzo 10.662 proba egin ziren guztira.

Erlazionatuak