Gazte Klubekoen errezetak

Torrijak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 13a, 09:00

Soberan dugun elikagaiekin egiten diren errezetak ugariak dira gastronomian, baita postreetan ere. Hona hemen Izan eta Alba Altamirak aurreko eguneko ogiarekin egiteko aurkezten duten proposamena, torrijak

Osagaiak

  • 1/2 l. esne.
  • Azukrea.
  • Atzoko ogia.
  • Kanela hautsa eta kanela adarra.
  • Hirina.
  • 2 arrautza.

Jarraitu beharreko urratsak

  1. Moztu ogia xerretan.
  2. Esnea jarri kazo batean bi goilarakada azukrerekin eta kanela adarrarekin berotzen.
  3. Esnea epeltzen denean ogia busti
  4. Ogia arrautz eta hirinetan pasa
  5. Frijitu eta atera plater batera.
  6. Azukrea kanela hautsarekin nahastu.
  7. Torrijak nahasketan sartu bi aldeetatik.

Eta jateko prest daude. Beroak eta hotzak oso onak daude