Gazte Klubekoen errezetak

Kuarentenailetak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 11a, 09:00

Berrogeialdia honetan sukaldean lan egiteko denbora gehiago dugu eta postre ezberdinak egiten trebeak izango zarete asko. Gazte Klubeko Telmo eta Luken Egizabalek gaileta errezeta berezia aurkeztu dute guztik ezagutu dezagun, 'Kuarentenailetak'. Gaileta normalak diruditen arren, barruan sorpresa gozoa dute. Kanpotik txokolatez apainduta gainera are gozoago!!!

Osagaiak

  • irina 250 g.
  • gurina 85 g.
  • azukrea 85 g.
  • arraultz 1.
  • legamia 8 g.
  • txokolate zatitxoak.

Jarraitu beharreko urratsak

  1. Bol handi batean azukrea, irina, arraultza, legamia eta gurina sartu eta dena nahastu masa bat egin arte.
  2. Orain masa bi zatietan banatu.
  3. Txokolatea eta masa nahastu.
  4. Nahastuta dagoenean txurro bat egin eta hozgailuan sartu eta ordu bat itxaron.
  5. Ordu bat pasa denean gailetak hozgailutik atera.
  6. Txurritoa zatitxoetan moztu.
  7. Orain labean sartu eta 180 gradutan 15 min itxaron.
  8. Labetik atera eta txokolate urtuarekin apaindu nahi duzun bezela.
  9. Eta orain jan.