Gazte Klubekoen errezetak

Esne-tarta

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 8a, 09:00

Mota askotako tartak daude errezeta-liburuetan. Gehienek bizkotxoa, gaileta edo hostorea dute oinarri. Errezeta honetan Saray Lobatok modu errazean egin daiteken esne-tarta aurkezten digu. Itxura ederra du benetan!!!

 

Tresnak

  • Osagai guztiak berdin neurtzeko baso bat ur.
  • Nahasketa egiteko bol handia.
  • Irabiagailua.
  • Altuera txikiko moldea.
  • Labea.

Osagaiak

  • 2 baso esne.
  • Baso bat limoizko jogurt.
  • Baso bat irin.
  • Baso bat azukre.
  • 3 arrautza.
  • Legamia-gutunazal bat.
  • Gurina (igurzteko).

Jarraitu beharreko urratsak

  1. Bota osagai guztiak bol handian.
  2. Dena irabiagailuarekin nahasten da.
  3. Irabiatu ondoren, gurinez igurtzitako molde batean bota, postrea itsats ez dadin.
  4. Labean sartu 180º-ko tenperaturan 40 minutuz gutxi gorabehera.
  5. Tarta gorrituta dagoenean, atera labetik eta hoztu hozkailuan. Gustatuko zaizuelakoan!!