Gazte Klubekoen errezetak

Tortitak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 6a, 09:00

Gosaltzeko, meriendarako, postre modura... Nora Hernandezek tortita gozoak nola egin azaldu digu. Kakao kremaz lagunduta edo bakoitzak bere gustuko dituen osagarriekin egiteko errezeta. Jarri mantala eta prestatu zartaginak!!

Osagaiak eta tresnak

  • 130 g. irina
  • arrautz bat
  • bi koilara azukre
  • bi koilara olio
  • esne baso bat
  • gatza pixka bat
  • kakao krema
  • zartagina
  • batidora
  • bol bat

Jarraitu beharreko urratsak

  1. Lehenengo arrautza botatzen dugu, gero irina, azukrea, gatza, esne baso bat eta azkenik olioa.
  2. Hori bolean bota eta gero batidorarekin nahasten dugu, eta azkenik gure masa zartagin batera botatzen dugu.
  3. Sukaldatzen denean gero plater batean jartzen dugu eta kakao krema botatzen dugu