Gazte Klubekoen errezetak

Txokolatezko sagarra tutti-fruttiarekin

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 4a, 09:00

Gazte Klubeko kideak sukaldari trebeak direla ezin ukatu. Errezetak sortzeko gai direla ere erakutsi dute. Horietako bat Ametz Rodgers Pikabeak sortutako lana dugu, 'Txokolatezko sagarra tutti-fruttiarekin'. Errezeta gozoa eta osasungarria benetan Ametzek eta bere familiak egindakoa

Osagaiak

  • Urtu daitekeen txokolatea (norberaren gustukoa).
  • Esnea.
  • Sagar bat.
  • Gustuko fruta.

Jarraitu beharreko urratsak

  1. Sagarra moztu eta hustu. Sagarrari ateratakoa zatitu.
  2. Fruta garbitu eta behar badute, zatitu. Fruta zati ezberdinak txotx batean jarri.
  3. Txokolatea esne apur batekin urtu. Gure kasuan, postre beganoa nahi genuenez, arroz esnea erabili dugu. Esnegainarekin ere egin daiteke. Txokolateak nahiko lodia geratu behar du gero fruta bertan busti ahal izateko.
  4. Urtutako txokolatea sagar barruan jarri, sagarra fruta-pintxoekin eta fruta zatiekin inguratu.
  5. Fruta txokolatean busti eta…. On egin!!