Gazte Klubekoen errezetak

Koronabirus gailetak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko mai. 1a, 09:00

Gazte Klubeko kideek itxialdi garai honetan etxean erraz egiteko gaileta errezeta ugari bidali dituzte. Hona hemen Hodei Barcinaren proposamena, 'Koronabirus gailetak'. Aizpea Barcinaren laguntzaz egin ditu eta itxura ederra dute!!!

Osagaiak

  • 250 g. irina
  • 60 g. gurin urtuta
  • 120 g. azukre
  • 2 arrautza

Jarraitu beharreko urratsak

  1. Lehenengo labea piztu 175 gradutara.
  2. Ondoren bol handi bat hartu eta hasten gara!!
  3. Irina bota bolera eta gero azukrea, batidorarekin nahastu.
  4. Gero arrautzak eta gurina gehitu eta ondo irabiatu. Oso lehorra badago gurina gehiago jarri.
  5. Jarraian, rodillo batekin masa estiratu, zentimetro erdiko potoloera gelditu arte.
  6. Moldeekin presioa egin eta formak bandeja batean jarri.
  7. Labera sartu 10 minutuz.