392 positibo berri erregistratu ditu Osakidetzak azken 24 ordutan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 28a, 13:18

Euskal Autonomia Erkidegoan, 392 kasu berri egiaztatu ditu Osakidetzak, eta azken 24 ordutan 14 heriotza berri erregistratu dira, eta guztira 1.255 hildako eragin ditu koronabirusak. Datu horiekin batera, dagoeneko 9.974 pertsona osatu direla ere azaldu dute

Koronabirusaren hedapenaren inguruko datuen eguneraketa jakinarazi berri du Osakidetzak. Atzo 20:00ak arteko datuekin osatu dute gaurko txostena. 

Horren arabera, 14.804 kutsatu daude EAEn: 2.629, Gipuzkoan; 8.411, Bizkaian eta 3.764, Araban.
Astelehenetik asteartera 392 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 30; Bizkaian, 222 eta Araban, 140. Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 14 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 1.255 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Orain arte, 9.974 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute.

Lasarte-Orian, berriz, kutsatu kopurua atzora arteko bera da gaur. Guztira, 38 lasarteoriatar daude daude COVID-19arekin.

Euskadik, guztira, 85.586 PCR azterketa eta 35.425 test azkar egin dituela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak. Atzo, guztira, 6.097 test egin zituzten.

 

Erlazionatuak