Gazte Klubekoen errezetak

Hiru txokolatezko tarta

Txintxarri Aldizkaria 2020ko apirilaren 29a

Txokolatea gustuko baduzu, Onintze Jakak eta bere laguntzaile finek egindako hiru txokolatezko tarta proposamen ederra da etxean egiteko. Jantzi mantala eta ekin lanari!

Osagaiak

  • Gailetak: bi pakete.
  • Gurina: 80 gramo.
  • Txokolate zuria: 200 gramo. (Tartarako eta apaingarrirako)
  • Txokolate esneduna: 200 gramo.
  • Txokolate beltza: 200 gramo.
  • Esnea: 750 mililitro.
  • Sukaldatzeko esne-gaina: 750 mililitro.
  • Mamia egiteko zorroka: 3 zorro.

Jarraitu beharreko urratsak

  1. 200 gr. gaileta txikitu, gurina nahastu eta moldean aplastatu. 
  2. Txokolate zuria desegin, 250 ml. esne, 250 ml. esne-gain eta mami zorro bat nahastu eta moldean bota. Goilara batez lagunduz gaileta gainean bota. Sartu hozkailuan. 
  3. Txokolate esneduna desegin, 250 ml. esne, 250 ml. esne-gain eta mami zorro bat nahastu eta moldean bota. Goilara batez lagunduz gaileta gainean bota. Sartu hozkailuan.
  4. Txokolate beltza, 250 ml. esne, 250 ml. esne-gain eta mami zorro bat nahastu eta moldean bota. Goilara batez lagunduz gaileta gainean bota. Sartu hozkailuan.
  5. Txokolate zuria desegin eta Ttakuneko forma egin.