Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak azaldutakoaren arabera, nahiz eta 11 heriotza egon, datu baikorrak daude.
EAEn, COVID-19aren hedapena hasi zenetik, guztira, 83.288 PCR azterketa eta 31.626 Test Azkar egin ditu. Atzo, 3.038 test egin ziren eta horietatik, 97 bakarrik eman zuten positibo.
Ospitaleratuen kopurua ere beheraka doa eta larrialdi egoera hasi zenetik alta jaso duten edo sendatu diren kopurua ere altua da, 9.840 dira. Hori baieztatutako kasu guztien % 68a da.
Lurralde bakoitzaren egoerari ere gainberatua egin diote. Gipuzkoan, hiru positibo berri izan dira eta guztira, 2.599 kutsatu baieztatu dira. Horietatik 161 ospitaleratuak daude. Bizkaian, atzoko 60 kasu berriek 8.189 pertsonera igo du kutsatu kopurua eta 415 pertsona artatzen dituzte ospitale ezberdinetan. Araban, aldiz, 34 positibo berri eman ziren; 140 pertsona daude ospitaleratuak eta guztira, 3.624 da kutsatuen kopurua.
Lasarte-Orian, pertsona batek jaso du probaren baiezkoa. Beraz, herrian 38 pertsonakoa da kutsatu kopurua.
Egoerari buruz datu gehiago Osasun Sailak egunero argitaratzen duen txostenean daude eskuragarri.
Bestalde, COVID-19aren aurrean euskal herritarren immunitate-mapa osatzeko asmoz, datozen asteotan Euskadin aldi berean gauzatuko diren bi ekimen jarri martxan jarri direla jakitera eman dute.
Batetik, Osasun Sailak sustatutako baheketa-planean aurreikusitako odol-ateratzeak egiten hasi dira Osakidetzako osasun-zentroetan. Azterketa honetan klinikoki diagnostikatu baino probarik egin ez zaien herritarrek parte hartuko dute. Era honetara, gaixotasuna zenbatek igaro duten jakin eta antigorputzak sortu dituzten zehaztu ahalko dute. Osasun sailburuak azaldu duenez, bertan parte hartzeko gonbidapena egin duten 10 deietatik 9tan baiezko erantzuna jaso dute eta hori eskertzekoa da.
Bigarren azterketa, herritar guztiei zuzendua dago eta 5.000 pertsonek parte hartuko dute. Azterketa hori Carlos III Osasun Institutuak diseinatu eta Osasun Ministerioak sustatu du.