"Uste dugu garrantzitsuena dela herritarren osasuna bermatzea", adierazi du elkartearen zuzendaritza batzordeak. Epe motz eta ertainera begira egoera "guztiz" aldatuko balitz, agian hartuko lukete ekitaldiren bat ospatzeko erabakia, baina "inolako arriskurik hartu gabe".
Rocioko Ama Birjinaren erromeria prestatzen hasiak ziren, aurtengo ekainaren 14an ospatzeko. Aste Kulturala izan ohi da Semblante Andaluzen beste ekitaldi garrantzitsuenetako bat: urriaren 6tik 12ra egin nahi zuten.