Leiho eta balkoiak apaintzeko proposamenak: errotatxoak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 24a, 10:06

Igandeko Haurraren Egunerako, leiho eta balkoiak apain-apain jartzeko proposamenetako bat: errotatxoak egitea.

Beharrezko materiala

  • Koloretako paper karratu bat
  • Arkatza
  • Guraizeak
  • Erregela
  • Kola

Pausuak

  1. Paper karratuko orri bat behar duzu txantiloia egiteko –bi aldeetakoa bada eta bi kolore edo gehiago baditu, are hobeto–. Bestela ere kolore desberdinetako lau karratu elkar pegatu dezakezue edo orria apaindu,  margotuz edota gometsak jarriz.  Edozein neurritakoa izan daiteke, hamabost zentimetrokoa ongi dago.
  2. Marraztu diagonalak arkatz batekin.

  3. Diagonal bakoitza lau zatitan bereizi.
  4. Moztu laurdenera arte bakarrik (ikus irudia).
  5. Jarri kola pixka bat erdian, errotaren hegalak itsasteko.

Aldaerak: errotatxoak makil batean jarri daitezke edo soka bat jarriz zintzilikatu.