Leiho eta balkoiak apaintzeko proposamenak: espiralak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 24a, 10:06

Igandeko Haurraren Egunerako, leiho eta balkoiak apain-apain uzteko proposamenak. Adibidez, espiralak.

Beharrezko materiala

  • Margoak
  • Artaziak
  • Orri bat: txuria, koloretakoa edo txantiloia

Pausuak

Has gaitezen margotzen haurrek aukeratzen duten koloreko kartoi mehe bat. Pintura erabat lehortu ondoren, buelta eman eta zirkulu bat marraztuko dugu. Zirkuluaren barruan, kiribil bat egingo dugu, mutur estu batetik hasita (isatsa izango da) eta erdiko zirkulu batean bukatuta, burua egiteko. Artaziekin, kontu handiz moztu, eta gure artista txikiak berriro jarriko ditugu lanean, sugea apaintzeko. Amaitzeko,  itsatsi begi mugikorrak eta kartoi mehe gorriko mihi bat.