Koronabirusaren hedapenari buruzko datuen eguneraketa egin du Osakidetzak gaur ere. Atzoko 20:00ak arteko datuekin osatu dute gaurko txostena.
Horren arabera, 13.780 kutsatu daude EAEn: 2.499, Gipuzkoan; 7.828, Bizkaian eta 3.453, Araban.
Ostegunetik ostiralera 344 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 64; Bizkaian, 195 eta Araban, 85. Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 26 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 1.193 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Orain arte, 8.459 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute.
Lasarte-Orian, berriz, kutsatu kopuruak igoera jasan du. Osakidetzak emandako datuen arabera, 4 positibo berri daude herria. Guztira, 35 lasarteoriatar daude daude COVID-19arekin.
Ospitaleen egoerak "hobera nabarmen" egiten jarraitzen dutela ere azpimarratu dute: atzo 37 pertsona gutxiago zeuden ingresatuta.