HAURRAREN EGUNA

Haurraren Eguna: igandeko egitaraua

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 24a, 10:10
11:00etako txupinarekin lehertuko da festa. Etxetik egin beharko dugu denok.

Etxeko txikienentzako egitarau oparo eta dibertigarria prestatu du Ttakun Kultur Elkarteak. TXINTXARRI aldizkariaren atari digitalean topatuko dituzue festaz gozatzeko beharrezko material guztia.

Haurraren eguna, apirilak 26

  • 11:00etan, txupina, diploma banaketa eta leihoen apainketa.
  • 12:00etan, jolasak Xumelakidz taldekoekin.
  • 13:00etan, haurrek aukeratuko dute zer bazkaldu. Errezeta bat proposatuko die Ane Galardi sukaldaritza ikasle lasarteoriatarrak.
  • 14:30ean, ipuin kontaketa eta erlaxazioa gero, siesta eder bat botatzeko.
  • 17:00etan, mozorro festa eta photocall lehiaketa.
  • 19:00etan, zunba saioa.
  • 19:30ean, disko festa.
  • 20:00etan, txaloak.