Koronabirusaren hedapenari buruzko datuen eguneraketa egin du Osakidetzak gaur ere. Atzoko 20:00ak arteko datuekin osatu dute gaurko txostena.
Horren arabera, 13.436 kutsatu daude EAEn: 2.435, Gipuzkoan; 7.633, Bizkaian eta 3.368, Araban.
Azken 24 orduetan, 392 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 43; Bizkaian, 305 eta Araban, 44.
Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 43 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 1.167 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Orain arte, 8.136 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute.
Lasarte-Orian ez da kasu berririk antzeman eta COVID-19ak kutsatutako pertsonen kopurua mantentzen da, 31.
Bestalde, Euskadik, apirilaren 27an, astelehena, baheketa selektiboko plan bat jarriko duela jakitera eman dute Osasun saileko arduradunek. Carlos III.a Osasun Institutuak zuzendutako seroprebalentzia-azterketarekin batera hasiko da.
Lehen fase batean 4.147 pertsonek parte hartuko dute. Pertsona horiei sintomengatik COVID-19 izana baieztatu zitzaien, baina ez zitzaien testik egin.
Planaren helburua gaixotasuna zenbat pertsonak gainditu duten eta zenbat dauden immunizatuta egiaztatzea izango da.