Azken 24 ordutan 234 positibo berri erregistratu ditu Osakidetzak Euskadin

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 22a, 14:30

Euskal Autonomia Erkidegoan, 234 kasu berri egiaztatu ditu Osakidetzak, eta azken 24 ordutan 21 heriotza berri erregistratu dira, eta guztira 1.124 hildako eragin ditu koronabirusak. Datu horiekin batera, dagoeneko 7.651 pertsona osatu direla ere azaldu dute

Koronabirusaren hedapenari buruzko datuen eguneraketa egin du Osakidetzak gaur ere. Atzoko 20:00ak arteko datuekin osatu dute gaurko txostena

Horren arabera, 13.044 kutsatu daude EAEn: 2.392, Gipuzkoan; 7.328, Bizkaian eta 3.324, Araban.
Astelehenetik asteartera 234 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 31; Bizkaian, 173 eta Araban, 30. Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 21 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 1.124 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Orain arte,  7.651 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute.

Lasarte-Orian ez dago kutsatu berririk, hortaz, atzora arteko kutsatuen kopuru bera mantentzen da. Guztira 31 herritar daude COVID-19arekin.

Atzo egindako 100 probatik seik bakarrik eman zuen positibo; bien bitartean, ospitalizazioen kopurua erdira baino gutxiago jaitsi da apirilaren hasieratik hona.

Erlazionatuak