Ez dago kutsatu berririk herrian

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 21a, 13:54

Euskal Autonomia Erkidegoan, 182 kasu berri egiaztatu ditu Osakidetzak, eta azken 24 ordutan 22 heriotza berri erregistratu dira, eta guztira 1.103 hildako eragin ditu koronabirusak. Datu horiekin batera, dagoeneko 7.277 pertsona osatu direla ere azaldu dute

Koronabirusaren hedapenari buruzko datuen eguneraketa jakianrazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.Atzoko 20:00ak arteko datuekin osatu dute gaurko txostena ere. 

Horren arabera, 12.810 kutsatu daude EAEn: 2.361, Gipuzkoan; 7.155, Bizkaian eta 3.294, Araban.
Astelehenetik asteartera 182 positibo berri izan dira: Gipuzkoan, 19; Bizkaian, 110 eta Araban, 53. Atzoko 20:00ak arteko datuen arabera 22 heriotza berri erregistratu dituzte, eta guztira, 1.103 dira koronabirusak hiru herrialdeetan eragindako heriotzak. Orain arte,  7.277 pertsona osatu direla ere jakinarazi dute.

Lasarte-Orian ez dago kutsatu berririk, hortaz, atzora arteko kutsatuen kopuru bera mantentzen da. Guztira 31 herritar daude COVID-19arekin.

Erlazionatuak