Kutsatu berrien kopuruak beheranzko joera mantendu du azken 24 orduetan EAEn: 59 kasu berri atzeman dituzte Araban (hamar), Bizkaian (35) eta Gipuzkoan (hamalau). 2.340 test egin zituzten atzo arratsaldeko 20:00ak arte: ehunetik bi pertsona pasatxok eman dute positibo (azterketen %2,5). 12.628 kasu atzeman dituzte EAEn gaur arte, datu ofizialen arabera. Horietatik 2.342, Gipuzkoan. Hiru lurralde horietan 2.845 pertsona sendatu dira, eta 1.081 hil.
Lasarte-Orian ez da inor gehiago kutsatu azken 24 orduetan; 31 kasu atzeman dituzte gaur arte. Badirudi egoera egonkortu egin dela herrian ere, azken astean (apirilaren 13tik 19ra) positibo berri bakar bat atzeman dutelako, beti ere Osakidetzak eskaitzen dituen zifren arabera. Buruntzaldeako herritako datuak hauek dira:
- Hernanin, 42 kasu.
- Andoainen, 34.
- Lasarte-Orian, 31.
- Urnietan, 11.
- Astigarragan, zortzi.
- Usurbilen, zazpi.