Ekaina amaieran sanpedroak kalean ospatzerik izango den ikusteko dago; baina ez da gogo faltagatik izango. Badaezpada, Iñigo de Loyola auzoko bizilagunek aurre hartu dute eta San Pedro window jaiak egin zituzten atzo etxeko balkoi eta leihoetatik. Haiek apaindu eta blusa koloretsuak soinean, prestatutako egitaraua aurrera eraman zuten. 20:00etan txalo egin ondoren, Txoria txori abestu zuten hildako eta gaixoen omenez kandelak piztuta. Orduan, txupina bota eta musika nahiz giro onez bete zituzten kaleak: danborrada, Realari omenaldia, bertsolariak, trikitilariak... Su artifizialik ere ez zen falta izan.
Argazkiak Iñaki Urruzolak eta David Sánchez Carreterok bidalitakoak dira.