Udalak bere zerbitzuetako langileen soldata osorik ordainduko du

Txintxarri Aldizkaria 2020ko api. 17a, 14:22

Lasarte-Oriako Udalak ohar bidez jakinarazi du %100ean pagatuko dituela kontratatuta dituen zerbitzuetako langileen soldatak, nahiz eta horietako asko itxita dauden, koronabirusak eragindako egoeragatik. 

Herritarrentzat aldi baterako itxita dauden zerbitzuak ematen dituzten enpresekin kontratuak ez dituela etengo erabaki du udalak, beraz. "Bermatu nahi dugu zerbitzu horietan lan egiten duten pertsonek soldata osorik jasoko dutela". Adierazi du harremanetan jarri dela aipatu enpresa horiekin, beharginak ABEE Aldi Baterako lan Erregulazio Espediente batean sartzea saihesteko.